XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

24. [23.] salmoa

Salmo hau Jerusalemeko Jauretxearen aurrean kantatzen zuten israeldarrek, beren ibilaldia bukatzean.

Hiru zati ditu: aurrena Jainko egilea goresten du; ondoren, jauretxean sartzeko bete beharreko baldintzei buruz, erromesek egindako galderari apaiz nagusiak ematen duen erantzuna dator; azkenik, Jainko erregearen garaipena ospatzen duen gorazarrea.

Abendualdian, bere salbamenarekin datorren Errege ospetsuari ateak irekitzen dizkiogu; jakinik, ordea, eta gogoratuz zein diren etorrera horrek eskatzen dituen ebanjeliozko baldintza eta jarrerak.

Ant. Badator Jauna; Bera da Errege ospetsua.

Edota:

Ant. Betor gure Jaun ta Jabea; Bera zeruko Erregea.

Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dutenak,
lurbira eta bertan bizi direnak.
Hark eman dizkio itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri.